XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gehiago jakiteko

Zaborra eta garbitasuna

Pertsona bakoitzak batezbeste kilo bat zabor sortzen omen du egunero eta horrek arazoak sortzen ditu.

Udalak zaborraren bilketa antolatzen du.

Hona hemen nola egiten den bilketa hori:

Etxean sortzen dugun zaborra poltsa batean jasotzen dugu.

Zabor poltsa hori kalean dauden ontzi edo kontenedoreetan uzten dugu.

Udaleko langileek zaborra kamioi berezian jasotzen dute, erretzera edo zabortegira eramateko.

Baliagarri ez zaizkigun gauza asko zaborretara botatzen ditugu.

Baina askotan aprobetxa ditzakegun gauzek ere zabortegiko bidea hartzen dute.

Zenbait gauza lantegi berezietara eramango bagenitu, berriro erabil daitezkeen produktoak eskuratuko genituzke.

Birziklatzea deitzen diogu honi.

Papera, beira, zenbait plastiko mota etab. birzikla daitezke.

Zaborraren eta garbitasunaren arazoa ez da inola ere udalaren ardura bakarrik.

Kaleko zakarrontziak erabili, zabor poltsak bere tokira eraman, beira ontzietara bota, paperak jaso eta birziklatzeko bildu...

Aipatu ditugun gauza horietatik aparte zein bide bururatzen zaizkizu, zuen herrian zaborra gutxiagotu eta garbitasuna zaintzeko?

Osa ezazu txosten bat eta gelakideei irakurri, osatu ondoren.